XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta lob'en liburua?.

Arrigarri da!.

Ba'ditezke, eskierki, bein, bietan eta geiagotan irakurriko dutenak.

Zein euskera bizia, adierazmen aundikoa, xehe-meherik txikiena ere galtzen uzten ez duna.

Natorren poliki poliki nere gaiera.

Itun Berria gogorrago da, bai, lenago idatzia.

Oraindik etzedukan belarria euskerara egiña.

Baiña, zenbat gauza ikasi ditut artan!.

Zenbat lagundu didate nere Misal'erako!.

Aldez-beste, neri Ebangelioetan zor omen didana ori ere esan baitu norbaitek askoz gutiago da.

Ez dakit gorderik ete dauden nere iru Ebangelioak laugarrena argitara emana nedukan; baiña Deusto'ko Mensajero'ko zokoren batean baldin ba'daude, aietatik agertuko da.

Zanari eman nition Itun Berria argitara baiño len.

Iritxi naiz, noizbait ere, Paul Gurenaren eskutitzetaz itzegin bear izatera.

Ori da, oraiñarte, Olabide'k eta beste iñork euskeraz egin digun lanik izugarriena.

Zenbat estualditatik ateratzen nau!.

Euskeraz idazten danik ez dut bi aldiz irakurten, ez baitira nere gogo-pizgarri kaikukeri baiñon asko geiago ez diran gauzak.

Baiña Paul Gurenaren eskutitzetara zenbat aldiz etorri ote naiz? Zergatik? eta, iakite bearrez, erderaz esan, por necesidad cientifica.

Ontarako ba-dauzkagu erdal-liburuak euskeraz baiñon obeak, Olabide'ren itzulpen au ezik.

Irakurri oi ditut Paul Gurenaren gutun oriek gaztelaniz, prantsesez, latiñez, eta iatorriko izkuntzaz; baiñan illungune aunitz edireiten ditut guzi orietan.

Neri argitasunik aundiena Olabide'k emaiten dit.

Adierazpena, Iainko-itzaren adierazpena bera zailla baldin ba'da, izkera ere ez da errez erreza batzuetan.

Gogoan daukat Erromatarreri egindako gutunaren sarrera.

Itzulgai neketsurik ba'da, ua bai, dala!.

Bein batez, Bilbao'ko Euskalzaindi etxean giñaudela, Batzarrez landa, ta Olabide zanak Azkue zanari aina etortzeko.